Golden Gate Institute-n irakaskuntzagatiko pasioa dugu. Ziur gaude hizkuntzak ikasteak pertsona ororen bizitza hobetzen duela, baita gizartea ere, pluralagoa eta irekiagoa eginez eta etorkizunean izan ditzakegun aukerak biderkatuz. Honek, ikaste prozesua guk serio hartzea egiten du. Gure 15 urte baino gehiagoko esperientziak zure alboan bidea egitea ahalbidetzen digu. Zure helburuak lortzera heldu nahi dugularik.
Ikaste ibilbideak diseinatzen ditugu ahalik eta bide onenekin, bai hizkuntza, intentsitatea eta formatua kontuan hartuz. Golden Gate Instituteko talde guztia dago zure zerbitzura. Pausuz pausu lagunduko zaitugu, aukeratzen duzun kurtsoaren momentutik edo zuretzat egokiena den zerbitzua hautatzen duzun momentutik, jarraipen pertsonalizatua izango duzu irakasleen partetik eta gomendioak egingo dizkizugu ahalik eta modu egokienean aurrera egiteko.
Golden Gate Instituten produktu linguistikoen katalogo zabala eskeintzen dizugu ahalik eta behar gehienei erantzuna emateko. Honegatik, ikaste ibilbide pertsonalizatua eskeintzen dugu intentsitate eta formatu desberdinekin. Hau guztia, ikasteaz gain, goza dezazun. Gure metodologia ahozko komunikazioa laguntza bisualaz indartuaz oinarritzen da, gure ikasleei hizkuntza abiadura azkarragoan eta modu natural batean ikastea ahalbidetzen duelarik, ez testu-liburuetatik soilik.
Golden Gate Institute akademiak esperientzia berriak sortzeko ateak irekitzen dizkizu hizkuntzaren bidez, nonahi erabili dezakezularik. Honegatik, 120 norako baino gehiago eskeintzen dizkizugu atzerrian, zeinahi delarik zure adina, hizkuntza, norakoa... zure nahira gerturatzen den kurtsoa antolatuko dizugu EAS-VELE-ren bitartez, 30 urte baino gehiagoko esperientzia duelarik.
Golden Gate Institute-n dauden irakasle guztiek unibertsitateko formakuntza dute, irakaskuntzako titulu akreditatua eta trebakuntza lanean arituko dira. Kalitatea ezinbestekoa dela uste dugu, eta irakasten den hizkuntzaren sorterrikoa izatea ez zaigu nahikoa iruditzen, esperientzia zabala eta formakuntza espezifikoa beharrezkoak dira hizkuntza klase eraginkorrak eman ahal izateko.
Ofizialki hiru oinarrizko taldetan zatitzen ditugu gure ikasleak, adinaren arabera. Umeak 6 urtetatik 12 urtetara, nerabeak 13 urtetatik 18 urtetara, eta azkenik helduak 18 urtetik gora.
Erribera kalea 1 Bis-Bajo
20750 Zumaia (Gipuzkoa)
Goizez: 10:00-13:00
Arratsaldez: 16:00-20:00
info@goldengateinstitute.com
943 865 020
630 748 493